Sutea bart gauean Sutegi eta Aitzaga arteko pasabidean

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 13a, 12:45

Su eman die norbaitek Aitzagako terrazako aulki eta mahaiei.

Belztua esnatu da Sutegiko eraikinaren horma, kultur-etxeko eta Aitzaga arteko pasabideko sabaia, horma... Sutea izan da bart, antza goizaldeko 1:30ak aldera. Sutea kultur-etxe atariaren parean bilduta egoten den Aitzagako terrazako mahai eta aulkien eremuan jazo da. 

Itxura guztien arabera, norbaitek su eman die asteazken goizalde honetan terrazako mahai eta aulki horiei.

Eremua txukuntzeko lanei ekin beharko diete orain, asmoa horixe baita; zonalde hau lehengoratzea ahalik eta lasterren. Suteak begi bistako kalte materialak eragin ditu argazkiotan ikusten duzuen eremuan: