Ana Merinorekin literatura solasaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko abenduaren 13a

Marina Travacioren "Quebrada" liburua aztertuko dute Sutegi udal liburutegian antolatu duten erdarazko solasaldian.

Literatura solasaldia asteazken honetan, abenduaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Sutegi udal liburutegian. Erdarazko saioa gaurkoan, Ana Merino herrikidearekin. Berak gidatuko du Marina Travacioren "Quebrada" liburua hizpide hartuko duen hitzordua.

Literatura emanaldi musikatua ostiralean
Lau sortzaile; bi idazle, musikari eta abeslari bana batuko ditu Usurbilgo Udalak ostiralerako, abenduaren 15erako Sutegin antolatu duen literatura emanaldi musikatuak. Iluntzeko 19:00etan hasita, kultur-etxeko auditorioan bilduko direnen artean izango da Joseba Sarrionandia.

Literatura emanaldi musikatua
Eguna: abenduak 15, ostirala.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Pianoa, kantua, olerkia... nahasmen hunkigarria".
Aurkezlea: Olatz Prat.
Parte hartzaileak:
Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde idazleak.
Iñar Sastre musikaria, Olatz Prat abeslaria.
Sarrerak: 5 eurotan aurrez usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.