Gabonak 2023

Aginaga eta Santuenea, gabon giroan murgiltzear

Noaua Aldizkaria 2023ko abenduaren 15a

Biak ala biak gabon giroan murgilduko dira, larunbaterako iragarri dituzten ekitaldiekin.

Gabon giroko hitzorduak
Abenduak 16, larunbata
Aginagan:
18:00 
Talo eta txistor jana Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: 
"Bakoitzak bere taloa egiten ikasteko aukera izango du, eta, ondoren, talo-jana".
Antolatzailea: 
Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.

Santuenean:
10:30-12:30 Barreterapia familian Santueneko Gure Txikiak ludotekan
Zehaztasunak: "azaroaren 25ean helduentzat izan zen. Oraingoan familian".
Izen-ematea: aurrez, santueneaguretxikiak@gmail.com helbidean.
Sarrera: 10 euro.

16:00 
Santueneako Gure Elkartea jubilatu elkartearen eta Santuenea elkartearen atarian:
-Xake partidak.
-Salmenta postula: arropa, eskulanak, janariak, kosmetika, argazkigintza...
-Haurrentzako tailerrak.
-Salda, gaztainak...
18:00 Zuhaitzaren argiztapena Dj GorkaMendik girotuta.

Antolatzailea: Santuenea Elkartea.