Joseba Sarrionandia partaide duen literatura emanaldi musikatua gaur

Noaua Aldizkaria

Musikari, abeslari eta idazleak batuko ditu, lau kide guztira, hilaren 15ean Sutegin egingo den literatura emanaldi musikatuak.

Lau sortzaile; bi idazle, musikari eta abeslari bana batuko ditu Usurbilgo Udalak ostiral honetarako, abenduaren 15erako Sutegin antolatu duen literatura emanaldi musikatuak. Iluntzeko 19:00etan hasita, kultur-etxeko auditorioan bilduko direnen artean izango da Joseba Sarrionandia.

Literatura emanaldi musikatua
Eguna: abenduak 15, ostirala.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Pianoa, kantua, olerkia... nahasmen hunkigarria".
Aurkezlea: Olatz Prat.
Parte hartzaileak:
Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde idazleak.
Iñar Sastre musikaria, Olatz Prat abeslaria.
Sarrerak: 3 eurotan aurrez usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.