Berriki, azaroaren 29an Orio parean izandako istripu batek bi erreiak itxi eta bost orduz iraun zuen auto-ilara, goiz hartan gertatutako ezbehar baten ondorioz. Handik gertu, ostiral goiz honetan, abenduaren 15ean, beste ezbehar bat gertatu da errepide berean; A8 autopistan, oraingo honetan Usurbilgo lurretan.
Istripua gertatu da errepide horretako 32. kilometroan, Usurbilgo udalerrian. Trafikoa erabat etenda dago eremu horretan. Gutxienez bi kilometroko auto-ilara dago jada.
Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak ohartarazi eta inguruko segurtasun kamerak jaso berri dituzten ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, ibilgailuen joan etorria erabat etenda dago Zarautz alderako noranzkoan.
