Literatura musika emanaldi berezian batu dituzte lau sortzaile ezagun

Noaua Aldizkaria 2023ko abenduaren 16a

Literatura emanaldi musikatu berezia egin zuten ostiral iluntzean Sutegin.

Kantua, olerkigintza, literatura, musika, tertulia goxoa... Denetariko osagai erakargarriak izan zituen Usurbilgo Udalak antolatuta, ostiral iluntzean Sutegin egin zuten literatura emanaldi musikatu bereziak. Lau sortzaile batu zituen hitzorduak kultur-etxeko auditorioko oholtza gainean. Batetik, bi idazle; Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde. Bestetik, Iñar Sastre musikaria eta Olatz Prat abeslaria.