Urtea zuten onena emanda agurtu berri du Orbeldi dantza taldeak Sutegin. Emanaldi berri bat estreinatu du hain zuzen ere, larunbat iluntze honetan kultur-etxeko auditorioan; “Bihotz dantza begietan” izenekoa. "Xabier Lizardiren “Bihotzbegietan” liburuko poesia eta Gipuzkoako euskal dantza tradizionala" uztartu ditu aretoa bete duen saioak.
Poemak errezitatzen aritu da dantza taldeko kide eta idazle Ugaitz Agirre. Gainerako kideak, dantzan, herriko txistularien erritmora.