Une honetan, sagardo zein babarrun lehiaketetako epaileak jo eta su ari dira lanean. Postuetan ere bada mugimendua. Azokako ohiko osagaiak ez dira falta: gaztain erreak, taloa, sagardoa dastatzeko mahaia, Udarregi ikastolako ikasleen gozoak...
Sari banaketa, eguerdiko 13:30ean
Gauzak ondo, eguerdiko 13:30ean jakingo da babarrun zein sagardo lehiaketetako sarituak nortzuk izango diren.