Gabonak 2023

Babarrun eta sagardo lehiaketetako sariek badute jaberik

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 17a, 14:04

Babarrun eta sagardo lehiaketak dira San Tomas azokako gatza eta piperra. Aurtengoan, epaimahaiak lanak izan ditu sagardo onena hautatzeko garaian. Dastaketa luzatu behar izan dute irabazlearen izena argitu ahal izateko. Gutxigatik izan bada ere, Ibindos baserriak eskuratu du lehen saria. Babarrun lehiaketan aldiz, Juan Carlos Balerdik aurkeztutako kiloa izan da nagusitu dena.

San Tomas azoka, babarrun lehiaketa

1. Juan Carlos Balerdi, 150 euro eta txapela.

2. Antonio Eizagirre (Aldapa baserria), 90 euro eta trofeoa.

3. Idoia Orbegozo (Galdagorri baserria), 50 euro.

 

San Tomas azoka, sagardo lehiaketa

1. Mikel Errekondo (Ibindos baserria), 150 euro eta txapela.

2. Kupela taldea (Anburu baserria), 90 euro eta trofeoa.

3. Izeta anaiak, 50 euro.