Kirolean ere errespetuz jarduteko

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 19a, 07:01

Herriz herri dabiltza azken aldian, eta iragan larunbatean Haraneren eta Usurbil Futbol Taldearen txanda izan zen. Kirol arloan jokabide egokiak sustatu eta kantxa barruko nahiz kanpoko jarrera desegokiak alboratzeko Dvren sentsibilizazio kanpainarekin bat egin zuten iragan larunbatean Kalezarko futbol zelaian atera zuten ondoko talde argazkiarekin. Sare sozialetan ezaguna den keinua eginez, hatz lodia altxata “kirolean errespetuz” aldarria duen kanpaina atsegin dutela adierazi nahi izan zuten modu horretan. Infantil mutilek eta kadete neskek jokatzekoak zituzten neurketen arteko atsedenaldia baliatu zuten talde argazki hau ateratzeko.

Futbol partidak
Urteko azken futbol partidak asteburuan jokatuko dituzte Haranen. Horrez gain, futbolari gaztetxoen topaketa iragarri dute abenduaren 26rako:

Abenduak 22, ostirala
11:30
Infantil neskak: Usurbil FT-Hondarribia FE

Abenduak 23, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil FT-Lengokoak SD B
12:00 Gorengoen neskak: Usurbil FT-Hondarribia FE
16:00 Gorengoen mutilak: Usurbil FT-Alleru KE

Abenduak 26, asteartea
10:00 Lehen urteko alebinen mailako (2013) futbol taldeen arteko Harane Txapelketa 2023. Parte hartzaileak: Añorga KKE, Mundarro KE, Billabona FKE, Usurbil FT, Orioko FT, Lazkao KE, CD Vasconia.

Haranetik kanpo
Abenduak 23, larunbata
16:45 Infantil mutilak: Asti Txiki Zarautz KE B-Usurbil FT B
19:15 Gorengoen jubenilak: Martutene Mundaiz SCD-Usurbil FT