Gabonak 2023

Futbol eta eskubaloi jokalari gaztetxoen topaketak urte amaiera honetan

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 19a, 08:00

Mirotzen omenezko iazko eskubaloi txapelketa amaieran eginiko sari banaketako irudia.

Alebin mailakoen arteko Harane Txapelketa 2023 iragarri du Usurbil F.T.-k abenduaren 26rako. Hiru egun beranduago, Mirotzen omeneko infantilen arteko eskubaloi txapelketa Usurbil K.E.-k. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Harane Txapelketa 2023
Lehen urteko alebinen mailako (2013) futbol taldeen arteko Harane Txapelketa 2023 iragarri du Usurbil F.T.-k datorren abenduaren 26rako. Goizeko 10:00etan hasita Haranen futbolean ariko dira taldeok: Añorga KKE, Mundarro KE, Billabona FKE, Usurbil FT, Orioko FT, Lazkao KE eta CD Vasconia.


Mirotzen omeneko infantil mailako 14. Eskubaloi Txapelketa
Eskubaloi jokalari gaztetxoen topagunea izango da Oiardo kiroldegia urte amaieran. Mirotzen omeneko infantilen arteko hamalaugarren eskubaloi txapelketa antolatu du Usurbil K.E.-k hilaren 29an:

Abenduak 29, ostirala
Parte hartzaileak: Usurbil K.E., Zarautz Z.K.E., Tolosa C.F., Pulpo E.K., Anaitasuna, Basauri E.T.
Neurketen ordutegia:
Infantil mutilak:
09:00 Usurbil K.E. A-Usurbil K.E. B
10:00 Amenazar Z.K.E.-Pulpo E.K.
11:00 Usurbil K.E. A-Tolosa C.F.
12:00 Usurbil K.E. B-Anaitasuna
13:00 Tolosa C.F.-Pulpo E.K.
14:00 Amenabar Z.K.E.-Anaitasuna
16:00 5. eta 6. postuak
17:00 3. eta 4. postuak
18:00 Finala

Infantil neskak:
09:30 Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
10:30 Aiala Z.K.E.-Pulpo E.K.
11:30 Usurbil K.E.-Anaitasuna
12:30 Aiala Z.K.E.-Basauri E.T.
13:30 Tolosa C.F.-Pulpo E.K.
14:30 Basauri E.T.-Anaitasuna
16:30 5. eta 6. postuak
17:30 3. eta 4. postuak
18:30 Finala

20:00 Sari banaketa.

Antolatzaileak: Usurbil K.E., Usurbilgo Udala, Euskal Eskubaloi Federazioa.