Usurbilgo kirol elkartea abenduaren 16an Iruñeako Labriten jokaturiko pilota egokituko munduko hirugarren txapelketako garailea dugu. Zehazkiago esanda, elkarte honetako kide Aingeru Senperena eta Edorta De Antak txapelketa honen finala irabazi zieten (10-7, 4-10, 5-4) hain zuzen, elkarteko kide ere baden Beñat Lizaso usurbildarrari eta Manu Quesadari. "Zorionak Aingeru, munduko txapeldun!", adierazi diote Pagazpetik. Beñat Lizaso usurbildarrak, aipatu moduan, txapeldunorde amaitu du lehiaketa.
Beñat Lizaso, finalisten artean
Espainiako pala egokituko hirugarren txapelketako finalerako sailkatua zen Pagazpeko kide Aingeru Senperena. Finala aipatu moduan larunbatean jokatu zen Iruñeako Labriten. Finalaurrekoak Irungo Uranzu pilotalekuan jokatu zituzten abenduaren 3an. Parte hartzaileen artean zen baita Beñat Lizaso.