Noaua.eus web orrialdeko testuak entzuteko aukera zabaldu dugu

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 19a, 17:36

Web orrialde honetako testuak irakurri beharrean, kazetari baten ahotsean entzuteko aukera duzue. TOKIKOMek, Goiena Komunikazio Taldeak eta Elhuyarren Orai enpresak garatutako tresna batek ahalbidetu du zerbitzu berri hau. Adimen artifizialean puntakoa den arkitetura neuronala erabilita sortu dute. Audio erreproduzitzaile baten moduan funtzionatzen du tresnak. 'Play' ikurrari eman eta albistea entzuteko aukera izango duzu.