Azken asteotan egindako lanketaren baitan, ikasleek Eguberrietan jasotzen diren oparien inguruko galdeketa bat erantzun dute. Emaitzen inguruko ondorioak atera eta informazio hori horma-iruditan adierazi dute. Horretaz gain, "gaiaren inguruko bertso bat sortu dute eta baita ere ipuin bat gazteleraz. Horma irudia osatzeko ingeleseko eslogan batzuk txertatu dituzte", Udarregitik aditzera eman dutenez. Horma irudiak herriko hainbat lekutan jarri dituzte erakusgai: liburutegian, dendetan...