Urteko azken osoko bilkura, ezohiko adostasunarena izan da. 2024rako udal aurrekontuak hamahiru udal ordezkaritik hamabik babestu dituzte aldeko botoekin, EHBildu eta EAJren ordezkarien babesarekin hain zuzen. PSEko udal ordezkaria abstenitu egin da. Kontrako bozkarik gabe, onartu dituzte, beraz, hasieraz, urte berrirako udalerri honek eskuartean dituen erronkei heltzeko 13.117.569,45 euroko aurrekontuak.
Aurrekontuokin batera, urte berrirako Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda ere onartu dituzte, baita Dirulaguntzen Plan Estrategikoko 2024ko eranskina ere, bestelako gaien artean. Desadostasuna eragin duena 1.080 euroko gutxieneko pentsioa galdegiteko Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkezturiko mozioa izan da. Gehiengo osoz onartu duten arren, oposizioko bi taldeek testu alternatiboak aurkeztu dituzte, baina ez dute behar besteko babesik jaso.
Gai hauei guztiei buruzko xehetasun gehiago datozen egunotan.
Urteko azken ezohiko osoko bilkura
-2024ko udal Aurrekontu Proiektua hasieraz onartzea:
Bozketa: alde EHBildu eta EAJ. Abstentzioa: PSE.
-2024ko Plantilla Organikoa hasieraz onartzea (2023FAZE0001):
Bozketa: aho batez onartua.
-2024ko Lanpostuen Zerrenda onartzea (2023FAZE0001):
Bozketa: aho batez onartua.
-Dirulaguntzen Plan Estrategikoko 2024ko eranskina onartzea:
Bozketa: aho batez onartua.
-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-100 (Ugarte) eremuko Xehetasun-Azterketa behin betikoz onartzea (2023HXEA0001):
Bozketa: aho batez onartua.
-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-107 (Iartza) eremuko HEU 107.3 exekuzio unitateko Xehetasun-Azterketa behin betikoz onartzea (2023HXEA0002):
Bozketa: aho batez onartua.
-Tokiko ekintza jasangarria eta tokiko 2030 Agenda Euskadin bultzatzeko -Udalsarea 2030, udalerri jasangarrien euskal sarearen berriztapena-akordioari atxikitzea:
Bozketa: aho batez onartua.
-Etxeko Laguntza zerbitzua finantzatzeko Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena luzatzea (2023HITZ0009):
Bozketa: aho batez onartua.
-Bizitza aseguruaren estaldura udal zinegotziei ere zabaltzea:
Bozketa: aho batez onartua.
-Mozioa: gutxieneko pentsioa 1.080:
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkezturiko mozioren bozketa: EHBildu alde, EAJ eta PSE aurka.
EAJk aurkezturiko mozioa: EAJ alde, EHBildu eta PSE aurka.
PSEk aurkezturiko mozioa: PSE alde, EHBildu eta EAJ aurka.