Plantilla eta lanpostuen zerrenda
2024ko udal aurrekontuekin batera urtero moduan, urte berrirako Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda onartu ditu hasieraz udalbatzak.
Bizitza asegurua
Orain arte "bizi eta ezintasun iraunkor, oso edo absolutu asegurua" zuten udal langileek. Zinegotziek, aldiz, "istripu poliza". Udaletik gogorarazi dutenez, udalbatza hamahiru udal ordezkariez osatua dago, "horietatik hiru zinegotzi osoki liberaturik eta beste bat lanjardun erdian. Bestetik, izendapen askeko ebentual bat ere badu soldatapean". Aseguru ezberdinekin ordea. "Izendapen askeko ebentuala bizitza aseguruan alta emanda dago baina aldiz zinegotziek istripu asegurua dute, horietako lau soldatapean egon arren".
Horregatik, asteazken honetako osoko bilkuran, "egoera horrek sortzen duen nahasmena argitze aldera, zinegotzien "egoera argitzeko beharra" ikusi dute. Ondorioz, udal langileen hitzarmenaren 95. artikuluak aurreikusitako "bizi eta ezintasun iraunkor, oso edo absolutu asegurua" udal zinegotzi guztiei eta izendapen askeko langile ebentualei aplikatzea erabaki zuen udalbatzak aho batez, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
2023ko soldata igoera
Langile publikoen urteko bigarren soldata igoera onartu zuen aho batez udalbatzak azaroaren 29ko osoko bilkuran. Martxoaren 30eko osoko bilkuran langile publikoen urteko lehenengo soldata igoera onartu zuten, %2,5ekoa. %0,5ekoa azaroa amaierako udalbatzarrean, 2023ko urtarrilaren 1eko ondorioekin. Udalbatzak hartutako erabakia ostegun honetako, abenduaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute.