Osoko bilkura

Ugarte eta Iartza eremuetako xehetasun-azterketak betiko onartu dituzte

Noaua Aldizkaria 2023ko abenduaren 21a

Bi erabakiok udalbatzak aho batez hartu zituen urteko azkeneko osoko bilkuran.

Hirigintza alorrari lotutako bi erabaki ere hartu zituen udalbatzak atzoko osoko bilkuran. Batetik, Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-100 (Ugarte) eremuko Xehetasun-Azterketa behin betiko eta aho batez onartu zuen udalbatzak. 20 lanegunez jendaurrean egon den tartean alegaziorik ez da izan. Onartutakoa Foru Aldundira igorriko dute, "bertako hirigintzako plangintzaren erregistro administratiboan gorde dadin". Horrekin batera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzea ere onartu dute, "hirigintza-plana Foru Aldundiko hirigintza plangintzaren erregistro administratiboan jaso dela aipatuz".

Iartza
Erabaki bera hartu zuen udalbatzak atzoko osoko bilkuran, beste eremu bati dagokionean ere. Izan ere, Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-107 (Iartza) eremuko HEU 107.3 exekuzio unitateko Xehetasun-Azterketa behin betiko aho batez onartzea erabaki zuen udalbatzak. Xehetasun-Azterketa hau Foru Aldundira igortzea erabaki zuten, "bertako hirigintzako plangintzaren erregistro administratiboan gorde dadin". Horrez gain, "Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea" ere onartu zuten, "hirigintza-plana Foru Aldundiko hirigintza plangintzaren erregistro administratiboan jaso dela aipatuz".