"Gazte, arraro, errebelde" Iñurri (Min)biziaren aurkako podcasta aurkeztuko dute gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko abenduaren 22a

"Gazte, arraro, errebelde" izeneko podcast-a aurkeztuko du Iñurri elkarteak ostiral honetan Sutegin.

Ostiral honetarako, abenduaren 22rako ekitaldia deitu du Iñurri (Min)Biziaren aurkako elkarteak 19:00etan Sutegiko auditorioan; "Gazte, arraro, errebelde" izeneko podcast-a aurkeztuko dute. "(Min) bizi! Inurriren podcast-a, Aintzane Artola, Olatz Mercader eta inurritegiarekin. Bizi? Minbizi! ta hil arte bizi! Zelulak dituzu? Ugaltzen ari zaizkizu? Podcast hau zuretzako izan daiteke! Zatoz inurritegira!".

Azaldu dutenez, gainera, "BMJ Oncology aldizkarian argitaratu berri den ikerketa baten arabera, 50 urtetik beherakoen artean tumoreen mundu mailako intzidentzia % 79 handitu da 1990etik. Gainera gazteek ez daukate inongo espaziorik beraien bizipenak partekatzeko. Horregatik, ezjakintasunaren arrakalak itxi nahian hain ohikoa ez den minbizia izateari buruz, eta gazte izateari buruz hitz egingo da atal honetan". Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskuratu ahalko dituzue.