Gabonak 2023

Ziortzak San Tomas eguna ospatuko du gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 22a, 07:27

Ostiral honetan Askatasuna plazan elkartuko dira Ziortza gazte elkartekoak.

Atzo izan zen San Tomas eguna, baina biharamun honetan ospatzea erabaki du Ziortza gazte elkarteak. Iluntzeko 18:30etan hasita Askatasuna plazan bilduko dira. "Prestatu baserritar jantziak eta gerturatu!", egin dute gonbita gazte elkartetik.

Erregeei harrera
Ez da Ziortzak asteotarako iragarria duen ekintza bakarra. Urte berri hasieran erregeei harrera egiteko egun osorako ekimenak iragarri ditu baita urtarrilaren 5erako:

Urtarrilak 5, ostirala
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
11:30 Postariaren etorrera eta jolasak postariarekin.
12:15 Postariari kartak eman.
17:00 San estebanetik irteera.
19:30 Frontoira iritsiera.

Antolatzailea: Ziortza gazte elkartea.