Urteko azken kirol hitzorduak gaurtik

Noaua Aldizkaria 2023ko abenduaren 22a

Urteko azken futbol neurketak jokatuko dira asteburuan Haranen. Datorren asterako ere beste hitzordu bat iragarri du Usurbil FT-k; Harane Txapelketa 2023. Horrez gain, Usurbil K.E.-k ere abenduaren 29rako iragarri du Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketa.

Futbol partidak
Abenduak 22, ostirala
11:30
Infantil neskak: Usurbil FT-Hondarribia FE

Abenduak 23, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil FT-Lengokoak SD B
12:00 Gorengoen neskak: Usurbil FT-Hondarribia FE
16:00 Gorengoen mutilak: Usurbil FT-Alleru KE

Haranetik kanpo
Abenduak 23, larunbata
16:45 Infantil mutilak: Asti Txiki Zarautz KE B-Usurbil FT B
19:15 Gorengoen jubenilak: Martutene Mundaiz SCD-Usurbil FT


Harane Txapelketa 2023
Abenduak 26, asteartea
Parte hartzaileak, lehen urteko alebin mailako (2013) futbol taldeak:
-A multzoa: Usurbil FT A, Orioko FT, Billabona FKE, Mundarro KE.
-B multzoa: Usurbil FT B, Lazkao KE, Añorga KKE, CD Vasconia.

Partidak:
A multzokoak (Haraneko taberna aldeko zelaia):
1. jardunaldia
10:00
Usurbil A-Orioko
10:20 Billabona-Mundarro
2. jardunaldia
10:40 Usurbil A-Mundarro
11:00 Orioko-Billabona
3. jardunaldia
11:20 Usurbil A-Billabona
11:40 Mundarro-Orioko
Azken fasea
12:00 A multzoko lehenengo sailkatua-B multzoko bigarren sailkatua
12:20 Finala

B multzokoak (Haraneko Saizar aldeko zelaia):
1. jardunaldia

10:00 Añorga-Vasconia
10:20 Usurbil B-Lazkao
2. jardunaldia
10:40 Lazkao-Añorga
11:00 Usurbil B-Vasconia
3. jardunaldia
11:20 Vasconia-Lazkao
11:40 Usurbil B-Añorga
Azken fasea
12:00 B multzoko lehenengo sailkatua-A multzoko bigarren sailkatua
Oharra: partida bakoitza 15 minutukoa izzango da eta 5 minutuko tartea egongo da partida  batetik bestera.


Mirotzen omeneko infantil mailako 14. Eskubaloi Txapelketa
Eskubaloi jokalari gaztetxoen topagunea izango da Oiardo kiroldegia urte amaieran. Mirotzen omeneko infantilen arteko hamalaugarren eskubaloi txapelketa antolatu du Usurbil K.E.-k hilaren 29an:

Abenduak 29, ostirala
Parte hartzaileak: Usurbil K.E., Zarautz Z.K.E., Tolosa C.F., Pulpo E.K., Anaitasuna, Basauri E.T.
Neurketen ordutegia:
Infantil mutilak:
09:00 Usurbil K.E. A-Usurbil K.E. B
10:00 Amenazar Z.K.E.-Pulpo E.K.
11:00 Usurbil K.E. A-Tolosa C.F.
12:00 Usurbil K.E. B-Anaitasuna
13:00 Tolosa C.F.-Pulpo E.K.
14:00 Amenabar Z.K.E.-Anaitasuna
16:00 5. eta 6. postuak
17:00 3. eta 4. postuak
18:00 Finala

Infantil neskak:
09:30 Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
10:30 Aiala Z.K.E.-Pulpo E.K.
11:30 Usurbil K.E.-Anaitasuna
12:30 Aiala Z.K.E.-Basauri E.T.
13:30 Tolosa C.F.-Pulpo E.K.
14:30 Basauri E.T.-Anaitasuna
16:30 5. eta 6. postuak
17:30 3. eta 4. postuak
18:30 Finala

20:00 Sari banaketa.

Antolatzaileak: Usurbil K.E., Usurbilgo Udala, Euskal Eskubaloi Federazioa.


Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa
Abenduaren 31n (17:00etan frontoitik abiatuta) egingo den herri merkataritzaren eta ostalaritzaren aldeko Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketarako izen eman dezakezue gertuago.eus atarian. Inskripzioak bideratzeko bertan eseki duten formularioa osatu beharko duzue. Abenduaren 29ko 14:00ak arteko tartea izango da online izen-emateko. Bestela, lasterketa egunean bertan korrika abiatu aurretik ere frontoian izena emateko aukera eskainiko du antolakuntzak.

Adi, apuntatukoen artean, "lasterketaren amaieran, parte hartzaile guztien artean sariak zozketatuko dira Hurbilagoren eskutik. Mozorrorik onenak sari berezia izango du!", iragarri du Hurbilagok.