Gabonak 2023

Ohiko aldaketak datozen egunotan, zenbait zerbitzuen ordutegietan

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 24a, 09:31

Datozen jai egunak tarteko, hainbat zerbitzu eten egingo dituzte edo ordutegia murriztuko dute beste hainbatetan. Lerrootan bildu ditugu xehetasunak.

Udal zerbitzuak
Abenduaren 24a igandez egokituko denez eta 25a astelehena izan arren egutegian gorriz seinalatua dugunez, ohiko jai egunetako funtzionamendua izango dute udal zerbitzuek.

KzGunea
Ostiral honetan, abenduaren 22an zabalduko dute azkeneko aldiz 2023. urte honi dagokionean, 9:00-13:00 artean. Urtarrilaren 2an irekiko dute berriz, 16:00-20:00 artean. Urte berriko lehen ikastaroak honako hauek izango dira KzGunean:
-Urtarrilak 2-15, 16:00-18:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Urtarrilak 16, 18:00-20:00 "Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin".
-Urtarrilak 22-31, 18:00-20:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".

Informazio gehiagorako:
kzgunea.eus
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Kiroldegia, eguerdietan ere zabalik
Oiardo Kiroldegia itxi egingo dute abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean. Gainerako egunetan ohiko ordutegian irekiko dute:
-Lanegunak: 7:00-12:30/14:30-22:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:15/21:30).
-Larunbatak: 09:00-21:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 21:15).
-Igandeak eta jai egunak: 9:00-13:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 13:15).

Adi, ordea;  urte berriarekin batera Oiardo kiroldegiak zerbitzua indartuko du, eguerdietan ez dute itxiko. “Kiroldegiko lizitazioa berritu behar denez, eguerdietan irekitzeko aprobetxatuko du Udalak”. Hilaren 2tik aurrera, beraz, ordutegi hau izango du kiroldegiak:

Urtarriletik ekainera eta irailetik abendura:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).

Uztailean eta abuztuan:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).


Lurraldebus
Abenduak 24, 31
Azken zerbitzuak:
-BU02: Usurbil-ospitaleak: 20:15. Ospitaleak-Usurbil: 22:10.
-BU10: Usurbil-Hernani: 20:15. Hernani-Usurbil: 19:55.
-UK09: Zumaia-Donostia: 19:30. Donostia-Zumaia: 20:00.

Abenduak 25, urtarrilak 1
-BU02: igandeetako ordutegia izango du indarrean.
-BU10: Usurbil-Hernani: 16:15-21:15 artean ohiko ordutegia. Hernani-Usurbil: 16:55-21:55 artean ohiko ordutegia.
-UK09:
Lehenengo zerbitzua: Zumaia-Donostia: 11:10ean Usurbilen. Donostia-Zumaia: 12:30an Usurbilen.
Arratsaldeko lehen zerbitzu honetatik jai egunetako ordutegia: Zumaia-Donostia: 18:10ean Usurbilen. Donostia-Zumaia: 18:30ean Usurbilen.
-UK49G (abenduaren 24tik 25erako gauean eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauean):
Usurbildik Donostiarantz: 1:35, 2:35, 4:35, 5:35.
Usurbildik Oriorantz: 2:25, 3:25, 5:25, 6:25.

Informazio gehiagorako:
lurraldebus.eus
900 300 340


Euskotren
Abenduak 24, 31
Azkeneko zerbitzuak:
Usurbildik Donostiarantz: 19:24, 20:24.
Usurbildik Oriorantz: 18:04, 19:04, 20:04.

Abenduak 25, urtarrilak 1
Usurbildik Donostiarantz: 13:24, 18:24, 19:24, 20:24, 21:24, 22:24, 22:54.
Usurbildik Oriorantz: 11:04, 17:04, 18:04, 19:04, 20:04, 21:04, 22:04.

Informazio gehiagorako:
euskotren.eus
944 333 333