"Gazte, arraro, errebelde" izeneko podcast-a aurkeztu du Iñurri elkarteak ostiral iluntze honetan Sutegin. "(Min) bizi! Inurriren podcast-a, Aintzane Artola, Olatz Mercader eta inurritegiarekin. Bizi? Minbizi! ta hil arte bizi! Zelulak dituzu? Ugaltzen ari zaizkizu? Podcast hau zuretzako izan daiteke! Zatoz inurritegira!". Gonbita egina zuten ostiral euritsu honetan kultur-etxeko auditoriora jaisteko. Hainbat lagunek bat egin dute deialdiarekin.
Podcast-a eskaini aurretik, sustatzaileek hartu dute hitza kultur-etxeko oholtzan. Albiste honi atxikitako bideoan dituzue entzungai.
Elkarteari buruzko informazio gehiago, izaninurri.eus atarian jaso dezakezue.