Gabonak 2023

AztarriTruk ekimenarekin azoka jendetsua osatu dute

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 23a, 15:44

Gabon hauetan egungo kontsumo eredua iraultzeko AztarriTruk ekimena osatu dute azoka baten bitartez. Jende askori deitu dio atentzioa ekimenak eta asko izan dira frontoira hurbildu direnak bigarren eskuko materiala eskuratzeko asmoz.

Kontsumo ereduari buruz Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak eta herriko beste eragile batzuek (Kafe Tertulia Usurbilgo Neska* Gazte Feministen Taldea, Usurbilgo Ernai) antolatutako topaketen baitan, abenduaren 15, 17 eta 19an material bilketa egin zuten Sutegiko erakusketa aretoan AztarriTruk ekimenerako. Jendea animatu zen etxean azken denboraldian bildu eta erabiltzen ez duen materiala biltzera eta bilketa arrakastatsua egiteko aukera izan zuten antolatzaileek: arropa, liburuak, diskoak...