Izango dute jauzi egiteko aukera, sortzekoa, hamaika modutan jolastu eta lagunartean primeran pasatzekoa. Horretarako guztirako eta askoz gehiagorako aukera eskaintzen du urtero Usurbilgo Udalak Oiardo kiroldegian antolatzen duen Gabonetako Parkeak.
Aurten ere ez du hutsik egingo; abenduaren 26tik 28ra zabalduko dute Oiardo kiroldegian. Goiz eta arratsaldez irekiko dute, ordutegi honetan: 11:00-13:00 / 16:30-19:30. 2-12 urte bitartekoentzat izango da eremu hau. Gabonetako Haur Parkerako sarrera doakoa izango da.
Gaztelekutik Txuri Urdinera
Hortik aurrera, 12-16 urte artekoentzat, bestalde, Gaztelekutik Txuri Urdinera irteerak antolatu dituzte abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, 16:00-21:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso daiteke: Gaztelekuan, gaztelekuausurbil@gmail.com, 688 813 853.