Gabonak 2023

AztarriKant jendetsua kalez kale

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 24a, 19:48

Kantu bira ederra egiten ari dira igande iluntze honetan, Usurbilgo gazte mugimenduaren deialdiarekin bat egin dutenak.

Mari Domingen eta Olentzeroren etorrerarekin batera, kale giroa kantuz blaitzen ari da igande afalaurre honetan, Usurbilgo gazte mugimendua. Hain zuzen, Aztarrika gazte asanbladak, Ernai gazte erakundeak eta Kafe Tertulia Usurbilgo Neska* Gazteen Talde Feministak AztarriKant antolatu dute egunotako topaketen baitan.

Dema plazatik abiatu berritan, trikitilari eta pandero joleekin egindako lehen metroak dituzue irudiotan. Kantu giro ederrean ari dira gabon gaueko afalaurreko tarte honetan. Euskal kantutegia ahotan, lagun artean abesten ari dira gogotsu asko, jendetsua izaten ari den ekimenean.

Atzoko AztarriTruk ekimenaren ostean heldu da gaurko AztarriKant; astearterako jardunaldi eguna iragarri du gazte mugimenduak:

Usurbilgo gazte mugimenduaren topaketak
Abenduak 26, asteartea
11:30
Kafe Tertuliak antolaturiko "gabonetan ere nork zaintzen gaitu?" hausnarketa saioa Potxoenean.
17:00 "Kontsumismoaren hamaika aurpegi: larrialdi klimatikoa eta pobrezia aztergai” mahaingurua Potxoenean.
20:00 Kontzertuak Aitzaga aurrean: Txiskeroak, Anuk eta Elene.

Antolatzaileak: Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanblada, Kafe Tertulia Usurbilgo Neska* Gazte Feministen Taldea, Usurbilgo Ernai.