Gabonak 2023

Gazte mugimenduaren jardunaldi eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 26a, 07:00

Gabon garaiko zaintza eta kontsumismoaren eragina aztergai duten solasaldiak antolatu ditu Usurbilgo gazte mugimenduak egunotako topaketak amaitzeko.

“Gabonak kontsumismoa edo tradizioa?” galdera honen jiran, egungo kontsumo eredua hizpide duten topaketak antolatu dituzte Usurbilgo gazte mugimenduko eragileek lankidetzan; hau da, Ernai gazte antolakundeak, Aztarrika gazte asanbladak eta Kafe Tertulia Usurbilgo Neska* Gazteen Talde Feministak.

Asteburuko AztarriTruk bigarren eskuko azokaren eta AztarriKant kantu saioaren ostean, topaketok amaitzeko, jardunaldi eguna iragarri dute astearte honetarako; batetik, gai honetan gabonen testuinguruan ditugun rolez arituko dira zaintza hizpide izango duten goiz partean; egungo kontsumo modua ertz ezberdinetatik aztertu nahi dute arratsaldean. Eguna herriko musikariekin agurtuko dute.

Usurbilgo gazte mugimenduaren topaketak
Abenduak 26, asteartea
11:30
Kafe Tertuliak antolaturiko "gabonetan ere nork zaintzen gaitu?" hausnarketa saioa Potxoenean.
17:00 "Kontsumismoaren hamaika aurpegi: larrialdi klimatikoa eta pobrezia aztergai” mahaingurua Potxoenean.
20:00 Kontzertuak Aitzaga aurrean: Txiskeroak, Anuk eta Elene.

Antolatzaileak: Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanblada, Kafe Tertulia Usurbilgo Neska* Gazte Feministen Taldea, Usurbilgo Ernai.