Gabonak 2023

Gaztelekutik Txuri Urdinera datozen bi ostegunotan

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 28a, 08:49

Irteera bana antolatu du Donostiako izotz pistara Gaztelekuak, datozen bi ostegun hauetarako.

12-16 urte artekoentzat, bestalde, Gaztelekutik Txuri Urdinera irteerak antolatu dituzte abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, 16:00-21:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso daiteke: Gaztelekuan, gaztelekuausurbil@gmail.com, 688 813 853.

Kabalgata
Gaztelekuko eskaintza hori; DBHko hainbat ikasle biltzen dituen Ziortza gazte elkarteak, bestalde, erregeei harrera egiteko eguna iragarri du ohi bezala, urtarrilaren 5erako. Berrikuntzekin, gainera, goiz partera begira:

Urtarrilak 5, ostirala
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
11:30 Postariaren etorrera eta jolasak postariarekin.
12:15 Postariari kartak eman.
17:00 San estebanetik irteera.
19:30 Frontoira iritsiera.

Antolatzailea: Ziortza gazte elkartea.