Sorkuntza, jolasa, lagunarte ederra eta gehiago eskaintzen ari da egunotan Usurbilgo Udalak Oiardo kiroldegian egokitu duen Gabonetako Haur Parkea. 2 urtetik hasi eta 12 urte bete artekoentzako eskaintza oparoa dute bertan. Izan ere, puzgarrietan jauzika aritu, ping-pongean, bideojokoetan edota futbolinean jolastu daitezke. Aipatu moduan, lagunarte ederrean.
Asteartean zabaldu zuten Gabonetako Haur Parkea gaur, abenduaren 28an itxiko dute. Ostegun honetan zabalduko dute beraz azken aldiz, aurreko egunetako ordutegi berean: 11:00-13:00 / 16:30-19:30. Parkerako sarrera doakoa izango da.