Gabonak 2023

Zabaldu dute Gabonetako parkea

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 26a, 12:05

Zabaldu dute aurtengo Gabonetako parkea kiroldegian. Hiru egunez, goiz zein arratsalde, puzgarri eta jolasetan aritzeko abagune bikaina izango dute 12 urte bitarteko haurrek. 

Abenduaren 26tik 28ra zabalduko dute Gabonetako parkea Oiardo kiroldegian. Goiz eta arratsaldez irekiko dute, ordutegi honetan: 11:00-13:00 / 16:30-19:30. 2-12 urte bitartekoentzat izango da eremu hau. Gabonetako Haur Parkerako sarrera doakoa izango da.