“Gabonak kontsumismoa edo tradizioa?” galdera honen jiran, egungo kontsumo eredua hizpide duten topaketak antolatu dituzte Usurbilgo gazte mugimenduko eragileek lankidetzan; hau da, Ernai gazte antolakundeak, Aztarrika gazte asanbladak eta Kafe Tertulia Usurbilgo Neska* Gazteen Talde Feministak.
Gabon garaiko zaintza eta kontsumismoa ereduen gainean solasaldiak eta hausnarketarako tarteak proposatu ditu Usurbilgo gazte mugimenduak urteko azken egun hauetarako. Topaketak arratsaldeko 17:00etarako iragarritako "Kontsumismoaren hamaika aurpegi: larrialdi klimatikoa eta pobrezia aztergai" mahai inguruarekin eta 20:00tan eskainiko dituzten kontzertuekin amaituko dira.