1.960. urtetik gaur arte "5.379 tortura kasu Euskal Herrian datu ofizialen arabera", bestela esanda, "5.379 karpeta urdin". Haietako hainbati ahotsa jarri die Aitzaga elkarteak, ostegunean, abenduaren 28an, 19:00etan Sutegin proiektatuko duen dokumentalak. Ander Iriartek zuzenduriko "Karpeta urdinak" ikus-entzunezkoa ezagutzeko aukera izango da hitzordu honetan.
"Karpeta urdinak" dokumentalaren proiekzioa
Eguna: abenduak 28, osteguna.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Anderrek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritza Bake eta Bizikidetza Planaren barruan egindako “Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014” ezagutuko du. Ikerketa horrek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psikologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da. Haiek erakutsiko diote zer diren tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz".
Zuzendaria: Ander Iriarte.
Oharra: proiekzioaren ostean, zuzendariarekin solasaldia egingo dute.
Sarrera: doan.
Informazio gehiago: karpetaurdinak.eus
Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.