“Gabonak kontsumismoa edo tradizioa?” galdera honen bueltan, egungo kontsumo eredua hizpide duten topaketak antolatu dituzte Usurbilgo gazte mugimenduko eragileek lankidetzan; hau da, Ernai gazte antolakundeak, Aztarrika gazte asanbladak eta Kafe Tertulia Usurbilgo Neska* Gazteen Talde Feministak.
Asteburuko AztarriTruk bigarren eskuko azokaren eta AztarriKant kantu saioaren ostean, topaketok amaitzeko, jardunaldi eguna osatu dute astearte honetan; goizean, gabonen testuinguruan ditugun rolez aritu dira zaintza oinarri hartuta eta egungo kontsumo modua ikusputun ezberdinetatik aztertu dute arratsaldean. Orain, eguna herriko musikariekin agurtuko dute.