Mendi bizikleta gainean ibiltzeko ohitura dutenek, zaletuok urte hasieran hitzordu garrantzitsua izaten dute Usurbilen, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probari esker. 2024ko edizioa, hamabigarrena, hilabete barru, urtarrilaren 28an izango da eta izen-emateko epea zabalik dute kronoak.com atarian. 25 euroren truke, Andatzari itzulia bizikleta gainean ematea ahalbidetzen duen proba honetarako apuntatu eta maillot eder bat eskuratzeko aukera izango da.
Izen-emateko epea urtarrilaren 24an itxiko dute. Lau egun beranduago izango da proba, hilaren 28an. Goizeko 9:00etan abiatuko dira partaideak Mikel Laboa plazatik.
500 txirrindularik parte hartu dute aurtengo edizioan. Urtarrilaren 29ko hitzordu hartan, hiru ibilbide osatzeko aukera izan zuten zaletu guztiok:
-Motza: 22km + 600 m.
-Ertaina: 27km + 935 m.
-Luzea: 35km + 1150 m.