Testuinguru horretan, erabat elektrikoa den lehenengo autoa erosi du Usurbilgo Udalak, brigadaren beharretarako, ezarrita dagoen araudiari erantzunez. "Ibilgailu berriak erostekotan, udala legez behartuta dago erregai fosilak behar ez dituztenak erostera, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 legearen bidez".
Aipatu araudi horren arabera, "EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 legearen arabera, 2020tik aurrera administrazio publikoek erosten dituzten ibilgailu guztiek ordezko erregaiak erabili beharko dituzte. Horrez gain, ordezko erregaiak erabiltzea sustatzeko betebeharra dute, ingurumen inpaktua arindu eta beren ibilgailu-flotaren petrolioarekiko mendekotasuna gutxitzeko".
Hala, egun, guztira, 13 ibilgailu eta erregai fosilekin funtzionatzen duten 8 tresna ditu udalak, eta bataz beste 14,75 urte dituzte. "10 urte baino gutxiago dituztenak zortzi dira; zazpi 11 eta 20 urte artekoak dira eta sei 21 eta 30 urte artekoak", azaldu du Udalak.
Bistan denez, "horrek inbertsio handia eskatzen duenez, ibilgailuak ordezkatzeko plangintza egin dute, mailaka egiteko". Inbertsio hau bideratzeko Udala "lagungarri izan daitezkeen dirulaguntzak eskuratzen saiatuko da: "esaterako, Europako Batasunak baditu horretarako propio sortutako lerroak, Next funtsen bidez".