Liluratzeko moduko arratsaldea iragarri digute gaurko Sutegi udal liburutegitik. Ohikoak dituzten literatura solasaldi, aurkezpen saio edota ipuin kontaketen artean, magia ikuskizuna antolatu dute gaztetxoentzat. Emanaldia eskainiko duena, gainera, usurbildar bat izango da; Oier Agirresarobe.
Saioa, ostegun arratsalde honetarako, abenduaren 28rako iragarri du Sutegi udal liburutegiak. 16:00etan hasiko da eta 8 urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.
Herri sorkuntzaren 2023ko uzta ikusgai
Gogoan izan, bestalde, liburutegiak berak asteotarako sustaturiko beste ekimena; agurtzear dugun urte honetan zehar usurbildarrak egile dituzten sorkuntza lanak bildu eta ikusgai jarri ditu Sutegi udal liburutegiak kultur-etxeko erakustaretoan.