Gabonak 2023

Magia erakustaldia eskaini du Oier Agirresarobek liburutegian

Noaua Aldizkaria 2023ko abenduaren 28a

Magia erakustaldia eskaini du Oier Agirresarobe usurbildar gazteak Sutegi Udal Liburutegian. 8 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa izan da eta hurbildu diren gaztetxoak aho zabalik utzi ditu Agirresaroberen trebeziak. Kartekin abilezia berezia erakutsi du hainbat eta hainbat haurren aurrean.