Gabonak 2023

Igandeko Hurbilago San Silbestre herri lasterketan online izen-emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 29a, 09:00

Hurbilago elkarteak antolaturiko San Silbestre Herri Lasterketan online izen-emateko azken eguna duzue gaurkoa.

Herriko ostalarien eta merkatarien elkarteak antolaturiko ekimenerako izena gertuago.eus atarian eman ahalko duzue gaur 14:00ak arte. Bestela, lasterketa egunean bertan korrika abiatu aurretik ere frontoian izena emateko aukera eskainiko du antolakuntzak.

Adi, apuntatutakoen artean, "lasterketaren amaieran, parte hartzaile guztien artean sariak zozketatuko dira Hurbilagoren eskutik. Mozorrorik onenak sari berezia izango du!", iragarri du Hurbilagok.

Herri merkataritzaren eta ostalaritzaren alde lasterka eginez urtea festa giro alai eta aldarrikatzailean agurtzeko gonbita egin digu aurtengoan ere aipatu herri bilguneak. Sektoreotako saltoki gehienak biltzen dituen Usurbilgo Kaxkoko eremuari bi itzuli emanez, herriko ostatalarien eta merkatarien bilgunearen izena daraman San Silbestre Herri Lasterketa antolatu dute abenduaren 31rako. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da frontoitik. Aipatu moduan, bi itzuli emango zaizkio herriko merkatalguneari.


Hurbilago gabonetan
Abenduaren 29ko...
14:00ak arte
Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketan izen-emateko aukera, gertuago.eus atarian.

Abenduak 31, igandea
16:00-16:30 Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketan izen-emateko aukera frontoian.
17:00 Hurbilago San Silbeste Herri Lasterketa frontoitik.
Lasterketa amaieran, sarien zozketa parte hartzaileen artean. Sari berezia, mozorrorik onenarentzat.

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo ostalarien eta merkatarien elkartea.