Gabonak 2023

Mirotzen omenezko infantil partiduak hasi dira herriko mutil taldeekin

Noaua Aldizkaria 2023ko abenduaren 29a

Eskubaloi jokalari gaztetxoen topagunea izango da Oiardo kiroldegia gaur. Mirotzen omeneko infantilen arteko hamalaugarren eskubaloi txapelketa antolatu du Usurbil K.E.-k gaurko. Infantil mutilen lehen partidua amaituta, herriko bi taldeek elkarren aurka egin dute 15-9ko emaitzarekin. Gainontzeko emaitzak egunaren amaieran zabalduko ditugu.

Horra mutilen partiduen ordutegiak:

09:00 Usurbil K.E. A-Usurbil K.E. B (15-9)
10:00 Amenazar Z.K.E.-Pulpo E.K.
11:00 Usurbil K.E. A-Tolosa C.F.
12:00 Usurbil K.E. B-Anaitasuna
13:00 Tolosa C.F.-Pulpo E.K.
14:00 Amenabar Z.K.E.-Anaitasuna
16:00 5. eta 6. postuak
17:00 3. eta 4. postuak
18:00 Finala

Sari banaketa 20:00tan izango da.