2024ari begira

Urte berrirako egutegi fiskala

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 3a, 10:32

Irudian, gaur egin duten asteazkeneroko azoka Askatasuna plazan.

Urte berriarekin batera, indarrean diren ordenantza fiskalen baitan, zergak eta tasak ordaintzeko egutegia diseinatua du Usurbilgo Udalak urtero moduan. Lerrootan bildu dugu.

2024a estreinatzearekin batera, indarrean sartu dira Usurbilgo Udalak aurtengorako onartuak dituen ordenantza fiskalak. Behin betiko onarpena eman ziotela jakinarazi zuen hain zuzen, pasa den abenduaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkiaren bidez.

Bertan, besteak beste, urte berrirako egutegi fiskala zein izango den ere zehaztu zuten; alegia, zerga edota tasa bakoitza noiz ordaindu behar den. Asteotan, esaterako, 2023. urteko azken hiruhileko asteazkeneroko merkatuaren erabilpen tasa ordaintzeko epea zabaldu du Udalak. Segidan duzue, 2024. urte amaierara arteko egutegi fiskalaren berri:


Zerga / Tasa

Ordain epea

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Urtarrilaren 2tik 31ra

Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Otsailak 1etik martxoak 1era

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga

Martxoak 1etik apirilak 15ra

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa

Apirilak 1tik maiatzak 2ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa

Maiatzak 2tik ekainak 3ra

Ondasun higiezinen gaineko zerga

Maiatzak 15tik uztailak 1era

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa

Uztailak 1etik abuztuak 1era

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa

Abuztuak 1etik irailak 2ra

Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa)

Irailak 2tik urriak 1era

Ekonomi jarduera gaineko zerga

Urriak 1etik azaroak 1era

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa

Urriak 1etik 31ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa

Azaroak 1etik abenduak 2ra

Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...)

Azaroaren 1etik 29ra

Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...)

Azaroaren 1etik 29ra