Oiardo kiroldegia
Urte berriarekin batera, astearte honetan hasita, Oiardo kiroldegiak zerbitzua indartuko du, eguerdietan ez dute itxiko. “Kiroldegiko lizitazioa berritu behar denez, eguerdietan irekitzeko aprobetxatuko du Udalak”. Urtarrilaren 2tik aurrera, beraz, ordutegi hau izango du kiroldegiak:
Urtarriletik ekainera eta irailetik abendura:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).
Uztailean eta abuztuan:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).
KzGunea
Abenduaren 22az geroztik itxita egon ostean, astearte honetatik hilabete amaierara arte, 16:00-20:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea. Honatx datozen urte berriko lehen ikastaroei buruzko xehetasunak:
-Urtarrilak 2-15, 16:00-18:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Urtarrilak 16, 18:00-20:00 "Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin".
Informazio gehiagorako:
kzgunea.eus
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Urtarrilaren 8a, itzuleren eguna
Egunotako jai eta oporren ostean, datorren astelehena, urtarrilaren 8a izango da itzulera eguna ikastetxeetan; Udarregi ikastolan, baita Aginagako zein Zubietako eskoletan ere esaterako. Eskolaz kanpoko aisialdiko ekintza, ikastaro eta hainbat ekimen ere egun horretan itzuliko dira.