2024ra begira

Urtarrilaren 12an urteko lehen aldizkaria

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 2a, 08:07

Asteotako etenaldiaren ostean, urtarrilaren 12an argitaratuko dugu 2024ko lehenengo aldizkaria.

Abenduaren 22an kaleratu genuen 2023ko azken aldizkaria, 974. zenbakia, gabonetako gehigarriarekin eta urte berriko egutegiarekin. Pasa den astean eta abiatu berri dugun honetan ere ez da aldizkaririk izango. Hurrengoa, 975. NOAUA!, bi asteko etenaldiaren ostean argitaratuko dugu, urtarrilaren 12an. Honenbestez, plazaratzeko oharrik izanez gero hilaren 8a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera, edo bestela, 943 360 321 telefono zenbakira deitu. 

Izan zaitez NOAUA!kide
NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.

Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean. Edota segidan datorren orrialdea datuekin osatuta.