Udal zerbitzuak
Abenduaren 31 igandearekin egokituko denez eta urtarrilaren 1a astelehena izan arren egutegian gorriz seinalatua dugunez, ohiko jai egunetako funtzionamendua izango dute udal zerbitzuek.
Kiroldegia, eguerdietan ere zabalik
Oiardo Kiroldegia itxita egongo da abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean. Adi, ordea; urte berriarekin batera Oiardo kiroldegiak zerbitzua indartuko du, eguerdietan ez dute itxiko. “Kiroldegiko lizitazioa berritu behar denez, eguerdietan irekitzeko aprobetxatuko du Udalak”. Hilaren 2tik aurrera, beraz, ordutegi hau izango du kiroldegiak:
Urtarriletik ekainera eta irailetik abendura:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).
Uztailean eta abuztuan:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).
Lurraldebus
Abenduak 31
Azken zerbitzuak:
-BU02: Usurbil-ospitaleak: 20:15. Ospitaleak-Usurbil: 22:10.
-BU10: Usurbil-Hernani: 20:15. Hernani-Usurbil: 19:55.
-UK09: Zumaia-Donostia: 19:30. Donostia-Zumaia: 20:00.
Urtarrilak 1
-BU02: igandeetako ordutegia izango du indarrean.
-BU10: Usurbil-Hernani: 16:15-21:15 artean ohiko ordutegia. Hernani-Usurbil: 16:55-21:55 artean ohiko ordutegia.
-UK09:
Lehenengo zerbitzua: Zumaia-Donostia: 11:10ean Usurbilen. Donostia-Zumaia: 12:30an Usurbilen.
Arratsaldeko lehen zerbitzu honetatik jai egunetako ordutegia: Zumaia-Donostia: 18:10ean Usurbilen. Donostia-Zumaia: 18:30ean Usurbilen.
-UK49G (abenduaren 24tik 25erako gauean eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauean):
Usurbildik Donostiarantz: 1:35, 2:35, 4:35, 5:35.
Usurbildik Oriorantz: 2:25, 3:25, 5:25, 6:25.
Informazio gehiagorako:
lurraldebus.eus
900 300 340
Euskotren
Abenduak 31
Azkeneko zerbitzuak:
Usurbildik Donostiarantz: 19:24, 20:24.
Usurbildik Oriorantz: 18:04, 19:04, 20:04.
Urtarrilak 1
Usurbildik Donostiarantz: 13:24, 18:24, 19:24, 20:24, 21:24, 22:24, 22:54.
Usurbildik Oriorantz: 11:04, 17:04, 18:04, 19:04, 20:04, 21:04, 22:04.
Informazio gehiagorako:
euskotren.eus
944 333 333
KzGunea
Abenduaren 22an zabaldu zuten azkeneko aldiz 2023. urte honi dagokionean, 9:00-13:00 artean. Urtarrilaren 2an irekiko dute berriz, 16:00-20:00 artean. Urte berriko lehen ikastaroak honako hauek izango dira KzGunean:
-Urtarrilak 2-15, 16:00-18:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Urtarrilak 16, 18:00-20:00 "Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin".
-Urtarrilak 22-31, 18:00-20:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
Informazio gehiagorako:
kzgunea.eus
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net