2024ari begira

Urte berriari mendian edo dantza batean ekiteko aukera

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 31a, 07:23

Argazkia: antolatzaileek helarazitakoa.

Dj saioa, hauxe izango da 2024an Usurbilen izango dugun lehen hitzordua, igande goizalde honetan bertan. Geroago, eguna argitzearekin batera, bat baino gehiago elkartuko dira topa egiteko Andatza gainean.

Badator huts egin ezinezko tradizio gau eta goizaldea askorentzat. Gauerdiko kanpai hotsekin 2024ari ongi etorri ofiziala eman ostean, bide oso ezberdina hartuko dute batzuk eta besteek. Gautxoriak parranda gogo biziz kaleratuko dira. Haientzat frontoian izango dute urte berriko Usurbilen antolatua den lehenengo hitzordua; Iñaki DJ. Harekin goizaldera arteko bidea dantza betean egingo dute.

Beste hainbatek atseden hartzeko tartea hartuko dute, bihar goizean goiz jaiki eta urte berriari mendian ongia etorria emateko. Urte luzeetako tradizioari segida emanez, herrikide bat baino gehiago elkartuko da Andatza gainean urtarrileko lehen egunean. Albiste honi atxikitako argazkia urte hasiera honetakoa duzue.