Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: urria amaieran eginiko Booktegi jaialdiaren baitan bertan behera geratutako emanaldia eskainiko dute Harkaitz Canok, Beñat Barandiaranek eta Maite Larburuk. "Hamalaukoa edo sonetoa XIII. mendean sortu zen eta hamaika jarraitzaile izan ditu geroztik. Soneto hitzaren jatorrian probentzaleko hitz bat dago: sonet (kantu ttipia). Honenbestez, Harkaitz Canoren “Pozaren erdia” soneto-bilduma oinarri hartuta, hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna jolasean arituko dira bi musikariak eta idazlea, molde klasikoetatik musika urbanora arteko txangoa eginez".
Sarrera: 5 euro, aldez aurretik usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Booktegi.
Laguntzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.