2024/01/13 09:30-14:00/16:00-19:30
Tailerra
Ordutegia: 09:30-14:00/16:00-19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Ekitaldia: literatur idazketa eta performancea uztartzen dituen tailerra.
Tailerreko gaia: "Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?". Parte hartzaile bakoitzak kontatu nahi duen istorio baten inguruko tailerra, istorioei loturiko dokumentuetatik abiatuta. Performancea eta literatur idazketa uztartzen dituen tailerra".
Zehaztasunak: "Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia tailerra proposatzeko orduan egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta hura betetzen saiatu gara. Tailerreko parte hartzaileei “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?” galderari erantzuteko eskatuko zaie, eta hortik abiatuta performancea eta literatur idazketa uztartzen dituen tailerrean murgilduko gara. Tailer hau Joan Mari Torrealdai Bekari esker sortu du Metrokoadroka kolektiboak, ikerketa proiektu baten barruan".
Izen-ematea: urtarrilaren 8ra arte, usurbilkultura.eus plataforman.
Matrikulazioa: 35 euro. Ordainketa, egunean bertan egingo da.
Tailerreko gidaria: Metrokoadroka kolektiboa.
Plaza kopurua: gehienez zortzi lagunentzako tokia egongo da.
Oharra: ez da beharrezkoa aldez aurreko inolako esperientziarik.
Antolatzaileak: Metrokoadroka kolektiboa eta Usurbilgo Udala.