Urte berria hastearekin batera, gabonei lotutako ospakizunen azken txanpa heldu da. Ziortzakoen eskutik agurtuko ditu herri honek eguberriak, urtero moduan. Erregeen etorrera prestatzen ari dira azken asteotan. Antolaketa lan hauei begira, dagoeneko izena emana duten antortxeroekin bildu nahi dute asteazken honetan, urtarrilaren 3an.
Erregeak ohi bezala, urtarrilaren 5ean helduko dira Usurbila. Haiek iritsi aurreko orduetan, ekimen berriez osatutako goizpasa izango dela iragarri du Ziortzak goiz partean frontoian. Izan ere, aurreko urteetan postariari gutunak helarazteko aukera izaten zen. Datorren hilaren 5ean ere hala izango da. Baina horrez gain, hitzordu gehiago antolatu dituzte gaztetxoentzat.
Erregeen etorrera
Urtarrilak 3, asteazkena
Antortxeroekin bilerak Potxoenean:
16:30 DBH 1-2.
17:30 DBH 3-4.
Urtarrilak 5, ostirala
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
11:30 Postariaren etorrera eta jolasak postariarekin.
12:15 Postariari kartak eman.
17:00 San estebanetik irteera.
19:30 Frontoira iritsiera.
Antolatzailea: Ziortza gazte elkartea.