Ikasteko leku bila bazabiltza, gune berri bat egokitu du Udalak, hain zuzen, DYAk Munalurran duen egoitzan. Gune hau "behin-behineko ikasgela" gisa egokitu du eta urtarrilaren 31ra arte zabalik izango da. Astelehenetik larunbatera zabalduko dute, 9:00-19:45 artean.
Usurbilgo Udaletik jakinarazi dutenez, "urtean bitan irekitzea da asmoa", hain zuzen, ikasle askoren azterketa garaia izaten den "abendu-urtarrilean eta maiatz-ekainean". Espazio egokitu honek hamasei lagunentzako lekua izango du.
"Sutegi liburutegian bada ikasteko espazioa, baina hainbat erabiltzailek ohartarazi izan dute ez dela egokia. Arazo hori bideratzeko proiektua idatzia du udalak, eta bitan argitaratu du lizitazioa: bi aldietan, ordea, hutsik gelditu da. Ikasgela egoki baten beharrak bultzatuta, DYArekin hitz egin eta haiek erabiltzen duten lokala urtean bitan behin-behineko ikasgela gisa erabiltzea adostu dute".