Bi egun baino ez erregeei harrera egiteko Usurbilen. Ziortza gazte elkartea prestaketa lan betean da azken asteotan. Gaur, Meltxor, Gaspar eta Baltsarri Usurbilerako bidea argiztatuko dieten antortxeroekin bildu nahi du aipatu herri bilguneak Potxoenean.
Erregeak ohi bezala, urtarrilaren 5ean helduko dira Usurbila. Haiek iritsi aurreko orduetan, ekimen berriez osatutako goizpasa izango dela iragarri du Ziortzak goiz partean frontoian. Izan ere, aurreko urteetan postariari gutunak helarazteko aukera izaten zen. Datorren hilaren 5ean ere hala izango da. Baina horrez gain, hitzordu gehiago antolatu dituzte gaztetxoentzat.
Erregeen etorrera
Urtarrilak 3, asteazkena
Antortxeroekin bilerak Potxoenean:
16:30 DBH 1-2.
17:30 DBH 3-4.
Urtarrilak 5, ostirala
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
11:30 Postariaren etorrera eta jolasak postariarekin.
12:15 Postariari kartak eman.
17:00 San estebanetik irteera.
19:30 Frontoira iritsiera.
Antolatzailea: Ziortza gazte elkartea.