Patinete eta monoziklo elektrikoak ezingo dira sartu trenean urtarrilaren 15etik aurrera

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 3a, 08:05

"Segurtasun arrazoiengatik" Euskotrenek debekatu egingo du urtarrilaren 15etik aurrera patinete eta monoziklo elektrikoak tren barruan sartzea.

"Metro Bilbao eta Euskotren operadoreek, Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca/ETSrekin koordinatuta, segurtasun arrazoiengatik patinete elektrikoak eta mugikortasun pertsonaleko antzeko ibilgailuak debekatzea onartu dute, hala nola monozikloak beren garraio publikoko zerbitzuetan".

Mezu honekin jakinarazi du Euskotrenek, datorren urtarrilaren 15etik aurrera indarrean jarriko duen debekua. Iragarpen honen harira, Euskotrenetik ohartarazi dutenez, "neurriak ez die eragingo mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuei, ez eta bizikleta elektrikoei ere, horiek erabiltzen jarraitu ahal izango baitute".

Bai, ordea, aipaturiko patinete eta monoziklo elekrikoei. Hilaren 15etik ezingo dira trenean edozein modutan dela ere sartu, ezta "garraio-poltsetan edo motxiletan" ere. Debeku hau "instalazio guztietara hedatzen da, hala nola atondoetara eta nasetara, sarrerako eta irteerako balidazio-lineatik abiatuta. Bestalde, debeku horrek patinete elektrikoen eta antzeko gailuen erabiltzaileen ohiturak aldatzea ekarriko du, eta beharrezkoa izango da haien joan-etorriak birplanteatzea. Hori dela eta, Metro Bilbao eta Euskotren operadoreek eta ETS erakunde publikoak, erakunde publiko eskudunekin koordinatuta, patineteak aparkatzeko moduluak pixkanaka sartzea sustatuko dute sareko zenbait puntutan eta dagoeneko bizikleta-aparkalekuak dituzten geltokietan".

Erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko
Aipatu hiru erakundeek "mugikortasun pertsonaleko elementu mota horiek azken urteetan sortu dituzten gorabehera larriak" tarteko hartu dute erabaki hau. Izan ere, gogorarazi dutenez, "gailuen bateriek eragin dituzte, eta kalte fisiko eta material larriak eragin dituzte suteen eta deflagrazioen ondorioz".

Horren aurrean, "erabiltzaile guztien segurtasuna behar bezala bermatu behar dutela" diote erakundeok, "eta uste dute ezin dela onartu elementu horiek gaur egun izan dezaketen arriskua, horrelako gertakari batek bidaiarien osotasun fisikoan izango lituzkeen ondorio larriengatik, bereziki garraio publiko baten barruan".

Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333