Correoseko lan-istripua salatzeko mobilizazioa ostegunean

Noaua Aldizkaria 2024ko urt. 3a, 07:16

Pasa den astean Correosek Atallun duen bulegoetan izandako lan-istripua salatzeko elkarretaratzea deitu dute sindikatuek ostegun goiz honetarako.

Asteazken arratsalde honetan zabaldu duten albistea lerrootan. CCOO, LAB, ESK, UGT eta ELA sindikatuek elkarretaratzea deitu dute Usurbilgo Correosen ostegun honetan, urtarrilaren 4an, goizeko 10:00etan, Correosek Atallu industriagunean duen egoitzan, Garbiguneko irteera ondoan dago.

Deialdi honetan Correoseko bulegoan iragan astean izandako istripua salatuko dute. Izan ere, sindikatuok berri eman dutenez, "orga jasotzaile batek langile bat zapaldu zuen".

Sindikatuon esanetan, "Correoseko egoitza honetan" aurrez lan istripu "arinagoak" gertatu izan dira. Horrez gain, lan-ikuskaritzan salaketak ere aurkeztu izan dituztela berri eman dute, "segurtasun neurrien gabeziagatik".